BELTZA TA GORRIXE irratsaixue

BELTZA TA GORRIXE Azkoittiko Kontrako Eztarrixe irrati libreko irratsaixue deNK. Hau esanda nundik eiteNan bakarrik esaten diÑat, baiño beste zeoze`re esan zezakeNau beataz. Nei eitie gustauko litzaiken irratsaixue deNK hau, eta jakiñe, eiñ eiteiÑat parte batien, beste partien Beltza zeoNK, parteik garrantzitxune gaixen inguruen zakeNan jakintzie dala ta.

Sorginkeria

Hemen zizteNK irratsaixuen ("lehen 20 irratsaioen" esan beharko geniNake) nundik noako nagusixek euskera batu jatorrien: 
1766.ko matxinada, Kukua, Erlea, Euskera..., Gipuzkoak Ingalaterrari guda deklaratu zionekoa, Euskeraren sustraiak, lehen hitzak nola sortu ote ziren, … Atsa eta bere hitz-eratorriak, mitologiaren zergatia..., nondik gatozen, zientzia, … Igelak nagusi eske, Aidekoak, Berezkoak..., azeri-oilo-azkonar-erbinude kontua, auzolana, batzarra eta ahal dugu, aidezkoak eta berezkoak, ... Astoaren sena..., H hizkia, euskera batua, batzarrak, ohiturak zaharrak, ... Euskaldunen bataila zaharrak..., aspaldiko batailak, Errezil eta erromako batallak Xenperraren bertsoak, liburu-aldizkari gomendioak, ... 7 buru, 7 txakra..., interpretazioa, dibulgazioa, Kundaili ta 7 txakrak, … Txakurrak sorgin..., txakur eta txerri bihurtuak, ipuin moduko kontakizun mozoloa, Nola aldatzen diren gauzak irratsaioa, ipuin `klasikoen´ inguruko irratsaioa, estralurtarrak, anunakixek, `euskal tantra´, sumeriarrak, ... Herensuge, suge eta dragoien kondaira-ideiak, aurreneko Amerikar Nazio batzuen jatorri euskaldunaz, Solutriar konponbidea, ... Zubiak eta izaki mitologikoak, moro-mairuak, folklorea, historia, (Jainko Ateoa) poesia, Andra-Mariren gaueko ibilaldiak, ... Ihauteriak, Zubieta-Iturengo festa-gertakizunak, ihauteriak izatearen `4 teoria´,... Aztiak eta Aztikeriak, Maitagarria izatearen garrantziak, Errezilgo kondaira,... Agusti Txaho, bere bizi ta filosofia, Mari-Maitagarri binomioa, berpizkundea, Urtezaar, Gabonzaar kontuak, iraultza frantsesan inguruen, Zuberuko zenbait gertakari, antzinako ohiturak, batzarrak, ... Lamiak, Martitteko kandela, katu eta kontuak, Temaskal-a,  Etxalarren astebukaera, Ikimilikiliklik erakusketa, poesia, Sortu dira besteak jaialdia, ... Azkoitiko´ Mari eta hau ikusi zutenen kontuak, ... Ortzi, Gogoa eta gogoratzea, Procés català, ... Lauburua zer den eta nondik datorren, ... Gentilak, jentilen pasarteak eta hauen inguruko kontuak, euskerak esaten diguna Mariri buruz, ... Bikoiztasuna, Anboto-Arantzazuko `dama´, Jesukristo-erlijixo kristaue-santuek, ... Baietza eta Ezetza, Monte de Ikazteguieta-ren EZA, Mariren esanak, ...

GorriXXXe


[ Masustak azpeitiko gaztetxean aurkitzen den liburutegi askearen webgunetik hartu-moldaturiko informazioa]