BELTZA TA GORRIXE irratsaixue

BELTZA TA GORRIXE Azkoittiko Kontrako Eztarrixe irrati libreko irratsaixue deNK. Hau esanda nundik eiteNan bakarrik esaten diÑat, baiño beste zeoze`re esan zezakeNau beataz. Nei eitie gustauko litzaiken irratsaixue deNK hau, eta jakiñe, eiñ eiteiÑat parte batien, beste partien Beltza zeoNK, parteik garrantzitxune gaixen inguruen zakeNan jakintzie dala ta.

Sorginkeria

Hemen zizteNK irratsaixuen ("lehen 20 irratsaioen" esan beharko geniNake) nundik noako nagusixek euskera batu jatorrien: 
1766.ko matxinada, Kukua, Erlea, Euskera..., Gipuzkoak Ingalaterrari guda deklaratu zionekoa, Euskeraren sustraiak, lehen hitzak nola sortu ote ziren, … Atsa eta bere hitz-eratorriak, mitologiaren zergatia..., nondik gatozen, zientzia, … Igelak nagusi eske, Aidekoak, Berezkoak..., azeri-oilo-azkonar-erbinude kontua, auzolana, batzarra eta ahal dugu, aidezkoak eta berezkoak, ... Astoaren sena..., H hizkia, euskera batua, batzarrak, ohiturak zaharrak, ... Euskaldunen bataila zaharrak..., aspaldiko batailak, Errezil eta erromako batallak Xenperraren bertsoak, liburu-aldizkari gomendioak, ... 7 buru, 7 txakra..., interpretazioa, dibulgazioa, Kundaili ta 7 txakrak, … Txakurrak sorgin..., txakur eta txerri bihurtuak, ipuin moduko kontakizun mozoloa, Nola aldatzen diren gauzak irratsaioa, ipuin `klasikoen´ inguruko irratsaioa, estralurtarrak, anunakixek, `euskal tantra´, sumeriarrak, ... Herensuge, suge eta dragoien kondaira-ideiak, aurreneko Amerikar Nazio batzuen jatorri euskaldunaz, Solutriar konponbidea, ... Zubiak eta izaki mitologikoak, moro-mairuak, folklorea, historia, (Jainko Ateoa) poesia, Andra-Mariren gaueko ibilaldiak, ... Ihauteriak, Zubieta-Iturengo festa-gertakizunak, ihauteriak izatearen `4 teoria´,... Aztiak eta Aztikeriak, Maitagarria izatearen garrantziak, Errezilgo kondaira,... Agusti Txaho, bere bizi ta filosofia, Mari-Maitagarri binomioa, berpizkundea, Urtezaar, Gabonzaar kontuak, iraultza frantsesan inguruen, Zuberuko zenbait gertakari, antzinako ohiturak, batzarrak, ... Lamiak, Martitteko kandela, katu eta kontuak, Temaskal-a,  Etxalarren astebukaera, Ikimilikiliklik erakusketa, poesia, Sortu dira besteak jaialdia, ... Azkoitiko´ Mari eta hau ikusi zutenen kontuak, ... Ortzi, Gogoa eta gogoratzea, Procés català, ... Lauburua zer den eta nondik datorren, ... Gentilak, jentilen pasarteak eta hauen inguruko kontuak, euskerak esaten diguna Mariri buruz, ... Bikoiztasuna, Anboto-Arantzazuko `dama´, Jesukristo-erlijixo kristaue-santuek, ... Baietza eta Ezetza, Monte de Ikazteguieta-ren EZA, Mariren esanak, ...

GorriXXXe


[ Masustak azpeitiko gaztetxean aurkitzen den liburutegi askearen webgunetik hartu-moldaturiko informazioa]

Azkoittiko histurixe landukoun programa berri bat hasitte daola!!! Zakel Zaltuk!

Azkoitiko historia jorraukoun irratsaio berri hontan, Xabier "Mamo" Arenaza, "Jaun" Bautista Mendizabal eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak batu die.

Zaltoz zalto, gure historixen zirrikitutatik ibiliko gea.Hilero zalto berri bat ettie ahalegindukoye, oiñ arte bi eiñ dittobe! Munoandire ta Irixaunea!

Lagundu beaxen bidai hontan!

Zaltuk aitzeko Ivoxx-ea

HANKAK LURRIN bapatekue MAÑUKORTAKIÑ!!!

Bai, ondo letuezute; asteazkenin, uztailak 22, KontrakoEztarrixen izengoa Gregorio Larrañaga Mandiola jauna ia bizixei buruz zer dauken erakusteko, nahi dun doñu, neurri, gai ta estilun
"hankak lurrin" diela bizitzen ez omen dao Mañukortan parekoik euzkixen azpixenikusikodeu... ta aittukodeu asteazkenin 19:30 tan 94.2FM

Postdata: Ondo juntzan jefe gabeko hankak lurrin, tenporada bukaera primerakue. Abuztun eztakit ze izengoan baine bestela irailin bueltako gea!

Programie deskargatzeko: Hankak Lurrin - Mañukorta (15-07-22)
 


Kontrako Eztarrixen Umik Gabon Kantun

Aurten lelengo aldiz Gabon Kantun ehiza erten deu kalea Kontrako Eztarrixen izenin. Umiek gustoa jardun debe kantun, ta aginduteko otarrien zozketie ein deu daoneko ta...
NESKA GOORRAI tokau zakobe otarrie eta ya hartu debe!



Hemen bidin atatako argazki batzuk ta zozketien bideue

Egin klik Audioa jeisteko
Egin klik Argazkiak ikusteko

2014/2015 urteako parrilie!!

Berandu baine hemen jartze deu 2014/2015 urteko parrillie. Disfrutau gurekin batea!

Kontrako Eztarrixen otarrik irabazlie badakela!!

Atzo, San Andres egunen arrartsalde partea entregau genun azkeneko bi aste hauetan zozketan euki deun otarrie. Zenbaki irabazlie 18540 izen tzan eta zorionekuk Josune ta Ioritz. Gure partetik parte hartu zeben danai eskertu irratixe martxan ukitzeko eman deben laguntziatik eta irabalie on daxobela!

Hankak lurrin

Mamo(Xabier Arenaza) eta Miel (Miguel Angel Rodriguez)ek eindeko programa hontan, danetik topatzie zion. Baino esanguratsuna hileko lelengo asteazkenin Ogruekin (Iñaki Segurola) eindeko saixuek eta hilekeo azken asteazkenetan Popikin eindekuek dittun. Halare hile tartien gelditzeien asteazkenetan Hankak Kanpoko Lurretan izeteinau (ez beti), kanpun eondien jendiei bere esperientzixek kontatzeko aukerie emanez eta gure kurioxidadiek asetzeko asmoz. Asunto xoxio-politikueke izetetxinau gurien, ingurun pasatzen ai danai laguntze edo bozgorailu lanak etten xaxaiez. Besteik be, motxin ta hankak lurrin betire, umorien anparuen jutek gure jardune. Zuei belarrixek gozatzeko eta barrue astintzeko asmoz 94,2FM asteazkenetan atzaldeko 19:30tan topakogattun.