ANARKOFOLKA irratsayue

Zer deNK anarkofolkA?   
Axkoitiko puntan Azpeitiar batek eiteiÑKen irratsayue deNK hau. Bertan musika moduen folka (alegiye `herri musikie´) ta askatasunez betetako hitz literayuek aitu leizkeNK. Nun daon hau galdetzie haundiye deNK, nun izingoeNK ba? Zuzenien Kontrako Eztarrixen ta bestela Ekaitzaldia blogien, Arrosa irrati libre eta herri irratiyen sarien, egunen baten Radios Libres (ahalmena emate-igubenien) gunien ta nahi bauNake behin jeitsite hire mp3 irakurgalluen, ordenagalluen, kotxien,...

Resultado de imagen de blackbird raum


Lenengo 15 irratsayuek hauek dituNK (hurrena geiyo iyoko dixkiÑau). Esteketan barrure sartu ta han aitu eo jeitsi ahal izingo-ituNK

ANARKOFOLKA (15.a) - Dandelion Junk Queens, Lírica Hepática, H.T.M., Alferrikako Bizien Jabe, Kau Kori Kura, Actitúd,...
Genealogia del Pensamiento-ko beste 25 esaldi ta kontu batzukin hamabosgarrena bukau diÑat!

ANARKOFOLKA (14.a) - Ana Martí, P.A.I.N., No Em Toques, Peru, Ez Aurkeztuak,...
SupurandoBasura fanzinearen 2. aletik Amor Incondicional testua, Genealogía del Pensamiento. Esaldi politikoen bilduma liburuko 20 bat esaldi, Lokatza fanzinearen 3. aletik Ezten, Jotakie, Gaitze eta Verräter-en abesti banan hitzak irakurri dizkiNat.

ANARKOFOLKA (13) - Meren, Karajillo de Orujo, Satan Dance Party,... + Ipurtargi Fest + Casa Selva +...
Gaur de Genealogía del Pensamiento bai, nola ez, 20 bat irratsaioren gomendioa, Ipurtargi Festara gerturatzeko gomendiyue ta oiñ 2-3 hillebete Casa Selbako Uriri eindako elkarrizketiekin bukau diÑau.

ANARKOFOLKA (12) - Qoliya, Blackbird Raum, Ez Aurkeztuak, Peru, Puro Luego, Rest in Risiko,...
Esaldi politikoen bildumarekin jarraitu diNat, Otras historias de la Otra historia askapen integralaren inguruko 50 irratsaio, hitzaldi, elkarrizketa, esteken aipamen-gomendioa eta Kkinzona irrati librearen festara gerturatzeko eskatu diNat...

ANARKOFOLKA (11) – Bucket Boyz, Chicho Sanchez Ferlosio, Jainko Ateoa, Andrew Jackson Jihad, Meren, Paradoxus L., ...
Genealogía del Pensamiento. Esaldi politikoen bilduma liburuko esaldi mordoa eta El panorama actual del libro anarquista. Buceando entre Editoriales testua irakurtzearen gomendiotxoa burutu dizkiNat .

ANARKOFOLKA (10) – Regocijo en el Fango, Tintamare, Buterflai, Old Trees, Alferrikako Bizien Jabe, Bestiario, Blackbird Raum, Anarkopibes, Matador, Morau…
+ Genealogía del Pensamiento. Esaldi politikoen bilduma txikia liburuko esaldi mordoa eta Tattoo Circus espetxeen aurkako topaketen berri eman diNagu. Izan zoriontsu mundu zoriontsu hontan !!

ANARKOFOLKA (9) - Inner Terrestrials, Corazón Negro, Holy! Holy! Holy!, Apalatxe, Todo o Nada...
+ Genealogía del Pensamiento Eztabaida kolektibokoen liburuko esaldi mordoxka bat, Fernando Pessoaren Veo ausencia de significación en todas las cosas olerkitxoa, Ekaitzaldia blogean aurki ditzakezuen "barne loturen" aipamen-gomendioa, esteka moduan aurkitu ditzakezun Auzo borroken eta Esperientzia komunitarioen izendatzetxo bat.

ANARKOFOLKA (8) - Sangre de Muerdago, Llorando en el Desierto, Sagarroi, Days N´daze, Paradoxus Luporum,...
+ irratsaioaren musikalitatearekin zerikusirik ez duen Demokrazia Zeroren azken disko Si no hay revolución este no es mi baile-ren gomendioa eta diskoaren barneko aipamen-irakurketatxoak, Karlos Linazasororen Ikusmenduna, Hanka sartzea eta Agertak ipuin laburrak eta Genealogía del Pensamiento liburuko 15 esaldi inguru.

ANARKOFOLKA (7) - Tintamare, Blackbird Raum, Gu Ta Gutarrak, Liberando el corazón, Matador...
Gertaera konkreto bateatik musikie bakarrik izen huNan irratsaio hontan.

ANARKOFOLKA (6) - Smashing Crow, Lengua de Trapo, Guacorejo y Salmorales, Chahut R´uelle, Fanny Fay, Isuo Sasiia eta Elia,...
+ Karlos Linazasororen Trilogia Hiperlaburra liburuko 13 ipuin motzen irakurketa eta Post-Petroleum Post energiaren inguruko blogak beren gaia berrartzen duela eta bera bisitatzeko gomendioa.

ANARKOFOLKA (5) - Ugly Bastards, Alferrikako Bizien Jabe, Pedals on our Pirate Ships, Vradiazei, We The Heathens,…
+ Stanislaw Jerzy Lec-en Aforismoak amaitutzat eman dizkiNagu gaurkoan, Zer da polizia? galderari erantzun diote Todo Por Hacer-ekoek, Brujería y Contracultura Gay liburutik 864. urtetik oraintxerarteko errepresio aipamenak denok bene benetan eta bakean aukeratu behar genituzken sexualitate eta sinesmen ereduen zapuzteenak.

ANARKOFOLKA (4) – Old Trees, Típico pero cierto, Kalashnikov collective, Morau, Trikosis,...
+ Genealogía del pensamiento. Esaldi politikoen bilduma txikia liburutik 52 esaldi irakurri eta hauek nork esan izan zituen aipatu diNagu, baita ere Sorgin Gauaren berri eman eta Durangoko Azoka Alternatiboa ere burutuko dela aipatu diNagu

ANARKOFOLKA (3) – Mikel Laboa, Anarkopibxs, O´Death, Old Trees, Llorando en el Desierto…
+ La Dulce Revolución liburuaren gomendioa eta Steviaren inguruko testua, Stanislaw Jerzy Lec-en Aforismoak, Brujería y contracultura gay liburuan agertzen diren sexualitatearen, homosexualitatearen, transexualitatearen, herejiaren eta sorginkerien inguruko 1.100 urtetako gertaera eta inposizio batzuen aipamena, 1984 George Orwellen eleberriko zenbait esaldi… 

ANARKOFOLKA (2) - Buterflai, Mikel Laboa, Time Moth Eye, Tintamare, Rail Yard Ghost... 
+ Sherko Bekas (Bereizketa) eta (Ekaitzaldia) poesiak, Stanislaw Jerzy Lec-en AforismoakLa vida de Brian 2 zatitan, El crepusculo de las máquinas (John Zerzan) liburuaren gomendioa...

ANARKOFOLKA (1) -Tintamare, Bestïario, Erramun Martikorena, Anarkia Tropikal, Mallory... 
+ Discontinuación del uso de las drogas psiquiátricas eta La Llamada del Cuerno liburuxka-fanzineen inguruan zenbait hitz, Los Caballeros de la mesa cuadrada filmako zatitxoa, Beltza ta Gorrixe momentuz geldirik dagoen irratsaioaren gomendio-aipamena, El sentido de la vida filmako zatia, Incineración y salud: no hables de elefante testua irakurteko gomendioa...

BELTZA TA GORRIXE irratsaixue

BELTZA TA GORRIXE Azkoittiko Kontrako Eztarrixe irrati libreko irratsaixue deNK. Hau esanda nundik eiteNan bakarrik esaten diÑat, baiño beste zeoze`re esan zezakeNau beataz. Nei eitie gustauko litzaiken irratsaixue deNK hau, eta jakiñe, eiñ eiteiÑat parte batien, beste partien Beltza zeoNK, parteik garrantzitxune gaixen inguruen zakeNan jakintzie dala ta.

Sorginkeria

Hemen zizteNK irratsaixuen ("lehen 20 irratsaioen" esan beharko geniNake) nundik noako nagusixek euskera batu jatorrien: 
1766.ko matxinada, Kukua, Erlea, Euskera..., Gipuzkoak Ingalaterrari guda deklaratu zionekoa, Euskeraren sustraiak, lehen hitzak nola sortu ote ziren, … Atsa eta bere hitz-eratorriak, mitologiaren zergatia..., nondik gatozen, zientzia, … Igelak nagusi eske, Aidekoak, Berezkoak..., azeri-oilo-azkonar-erbinude kontua, auzolana, batzarra eta ahal dugu, aidezkoak eta berezkoak, ... Astoaren sena..., H hizkia, euskera batua, batzarrak, ohiturak zaharrak, ... Euskaldunen bataila zaharrak..., aspaldiko batailak, Errezil eta erromako batallak Xenperraren bertsoak, liburu-aldizkari gomendioak, ... 7 buru, 7 txakra..., interpretazioa, dibulgazioa, Kundaili ta 7 txakrak, … Txakurrak sorgin..., txakur eta txerri bihurtuak, ipuin moduko kontakizun mozoloa, Nola aldatzen diren gauzak irratsaioa, ipuin `klasikoen´ inguruko irratsaioa, estralurtarrak, anunakixek, `euskal tantra´, sumeriarrak, ... Herensuge, suge eta dragoien kondaira-ideiak, aurreneko Amerikar Nazio batzuen jatorri euskaldunaz, Solutriar konponbidea, ... Zubiak eta izaki mitologikoak, moro-mairuak, folklorea, historia, (Jainko Ateoa) poesia, Andra-Mariren gaueko ibilaldiak, ... Ihauteriak, Zubieta-Iturengo festa-gertakizunak, ihauteriak izatearen `4 teoria´,... Aztiak eta Aztikeriak, Maitagarria izatearen garrantziak, Errezilgo kondaira,... Agusti Txaho, bere bizi ta filosofia, Mari-Maitagarri binomioa, berpizkundea, Urtezaar, Gabonzaar kontuak, iraultza frantsesan inguruen, Zuberuko zenbait gertakari, antzinako ohiturak, batzarrak, ... Lamiak, Martitteko kandela, katu eta kontuak, Temaskal-a,  Etxalarren astebukaera, Ikimilikiliklik erakusketa, poesia, Sortu dira besteak jaialdia, ... Azkoitiko´ Mari eta hau ikusi zutenen kontuak, ... Ortzi, Gogoa eta gogoratzea, Procés català, ... Lauburua zer den eta nondik datorren, ... Gentilak, jentilen pasarteak eta hauen inguruko kontuak, euskerak esaten diguna Mariri buruz, ... Bikoiztasuna, Anboto-Arantzazuko `dama´, Jesukristo-erlijixo kristaue-santuek, ... Baietza eta Ezetza, Monte de Ikazteguieta-ren EZA, Mariren esanak, ...

GorriXXXe


[ Masustak azpeitiko gaztetxean aurkitzen den liburutegi askearen webgunetik hartu-moldaturiko informazioa]

Azkoittiko histurixe landukoun programa berri bat hasitte daola!!! Zakel Zaltuk!

Azkoitiko historia jorraukoun irratsaio berri hontan, Xabier "Mamo" Arenaza, "Jaun" Bautista Mendizabal eta Ekaitz "Tximista" Etxezarreta zakel historialarizaleak batu die.

Zaltoz zalto, gure historixen zirrikitutatik ibiliko gea.Hilero zalto berri bat ettie ahalegindukoye, oiñ arte bi eiñ dittobe! Munoandire ta Irixaunea!

Lagundu beaxen bidai hontan!

Zaltuk aitzeko Ivoxx-ea

HANKAK LURRIN bapatekue MAÑUKORTAKIÑ!!!

Bai, ondo letuezute; asteazkenin, uztailak 22, KontrakoEztarrixen izengoa Gregorio Larrañaga Mandiola jauna ia bizixei buruz zer dauken erakusteko, nahi dun doñu, neurri, gai ta estilun
"hankak lurrin" diela bizitzen ez omen dao Mañukortan parekoik euzkixen azpixenikusikodeu... ta aittukodeu asteazkenin 19:30 tan 94.2FM

Postdata: Ondo juntzan jefe gabeko hankak lurrin, tenporada bukaera primerakue. Abuztun eztakit ze izengoan baine bestela irailin bueltako gea!

Programie deskargatzeko: Hankak Lurrin - Mañukorta (15-07-22)
 


Kontrako Eztarrixen Umik Gabon Kantun

Aurten lelengo aldiz Gabon Kantun ehiza erten deu kalea Kontrako Eztarrixen izenin. Umiek gustoa jardun debe kantun, ta aginduteko otarrien zozketie ein deu daoneko ta...
NESKA GOORRAI tokau zakobe otarrie eta ya hartu debe!



Hemen bidin atatako argazki batzuk ta zozketien bideue

Egin klik Audioa jeisteko
Egin klik Argazkiak ikusteko

2014/2015 urteako parrilie!!

Berandu baine hemen jartze deu 2014/2015 urteko parrillie. Disfrutau gurekin batea!

Kontrako Eztarrixen otarrik irabazlie badakela!!

Atzo, San Andres egunen arrartsalde partea entregau genun azkeneko bi aste hauetan zozketan euki deun otarrie. Zenbaki irabazlie 18540 izen tzan eta zorionekuk Josune ta Ioritz. Gure partetik parte hartu zeben danai eskertu irratixe martxan ukitzeko eman deben laguntziatik eta irabalie on daxobela!